XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Materiaren osaera: Substantzia puruak 64. jardueraDagoeneko ondo ezagutuko dituzu disoluzioak eta beraien osagaiak banatzeko teknikak; goazen, beraz, kontzeptu berri batekin:
Horixe izango da ondorengo jardueretan aztertuko duzuna, eta hasteko, substantzia hauek esperientzia mailan bi taldetan banatzen direla jakitea komeni zaizu.
Baina zer dira banatze-metodo kimikoak eta metodo fisikoak?
Ez dute substantzia baten izaera aldatzen.
Horrela, dekantazioa, distilazioa, lurrinketa, irazketa... erabiliz banatutako substantziek hasieran zeuzkaten propietateak mantentzen dituzte, ez dira aldatzen banatze-metodoa erabili ondoren ere.
Banatze-metodo hauek (beroa, argia, korronte elektrikoa...) substantzia puru baten izaera aldatzen dute, beste substantzia berri batzuk bihurtuz, (66. jardueran ikusiko duzu).
65. jardueraJarduera honekin hasi aurretik egizu aurrekoan irakurritako testuaren laburpen bat.
Bertan agertzen diren ideia nagusiak osatzeko ondo etorriko zaizu berriro 58. jarduera irakurtzea.
Orain datozen jarduera hauetan substantziak konposatuak diren ala ez bereizteko esperientzia batzuk egiten saiatuko gara.
Azukrea substantzia konposatua den ala ez ikertzea izango da esperientzia honen helburu nagusia.
Saiodia
Pintza
Azukrea
Metxeroa
Tripodea
Saretxoa